Arrano arrantzalea Urdaibai inguruan.

Joan den astean, gaia jorratzeko,  hainbat lan ( liburuxka, komiki, erakusketa, unitate didaktiko…) egin ondoren, ostiralean,  Bird Centerren egon ginen. Bertan, arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua azaldu ziguten eta gero, paduran egozan hegaztiak behatu genituen. Harrigarria eta oso interesgarria iruditu zitzaigun!

This slideshow requires JavaScript.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

KIVA eguna!

Asteartean, urriak 1, KIVA eguna ospatu genuen.

This slideshow requires JavaScript.

Ikasturte berriarekin batera,  lehenengo araua gogoratu behar dugu: pertsona guztiak errespetuz tratatuko ditugu.

Foruak eta batzarrak

Pasadan astean, Gernikako batzar etxea eta Euskal Herria museoa bisitatu genuen. Bertan, gauza askoren artean, Bizkaiko politikoek batzarretan zer nolako erabakiak hartzen dituzten azaldu zizkiguten eta baita aintzina erabakiak Gernikako arbolearen inguruan hartzen zituztela. Museoan berriz, foruak ( legeak) erabakitzeko prozedura hobeto ikusteko, antzerki bat egin genuen.

BTWC ipuin lehiaketa

Bermeo Tuna World Capital (Bermeo munduko atunaren hiriburua) 2018 ko maiatzean sortu zen, Arrain Azokan hain zuzen ere. Serrats  kontserbak eta BTWC elkarteak ipuin lehiaketa antolatu dute, herri mailan, LH5 eta LH6- ko ikasleen artean. Finalista eta irabazleen artean gure ikasleak aurkitzen dira: Ekain Diego, Leire Galan, Zihara Etxabe eta Nerea Batis.

“Eskola bidea ” martxan!

  • Bermeo herri iraunkor, seguru eta biziagoa bihurtzeko.
  • Bizitza aktiboagoa izateko, eta bide batez, ikastolarako bidean kirola egiteko.
  • Zenbat eta auto gitxiago, arrisku, zarata eta kutsadura txikiagoa izateko kalean.
  • Gure autonomia handitzeko.
  • Gure arteko harremanak lantzeko, bidean lagun barriak egin eta ondo pasatzeko…

ESKOLA BIDEA

Informazio gehiago gura izanez gero: https://www.eleizaldeikastola.eus/node/875